Sindikatuek eraikuntzako lan hitzarmena berritzeko protestaldiaren parte izan da gaurko manifestaldia, sindikatuok astelehenean hasi zuten greba mugagabearekin batera antolaturikoa.
Manifestazioan langileek "Hauek dira, hemen gaude hormigoiaren langileak", "salto egiten ez duena Patroi!" eta "Sindikatu batuak inoiz ez zanpatuak" bezalako kontsignak oihukatu zituzten.
GREBA ERAIKUNTZAN
Bi mila langilek parte hartu dute Gipuzkoako eraikuntzako sindikatuek eginiko manifetazio deialdian
Bi mila langilek —BERRIA.info-ren estimazioen arabera— hartu dute parte gaurko "Eraikuntza borrokan. Hitzarmenaren alde" lelopean sindikatuek egina zuten manifestazio deialdian. Manifestazio osteko hitzaldietan sindikatuetako ordezkariek nahi dutena "lan balditza duin batzuk" direla azpimarratu dute eta "ez greba luzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu