Ertzaintzak eta suhiltzaileek esan dute goizeko hamarretan gertatu dela istripu hilgarri hori. Bi pertsona harrapatu ditu luiziak lubaki bat egiten ari zirela. Mungiako Atxuri auzoan izan da (Bizkaia) istripua. Osalanek argitu du ez dela lan istripu bat, goizean zabaldu den bezala. Lursailaren jabea eta haren aitaginarreba dira lurrak harrapatu dituenak. Ez ziren ari inolako enpresarentzat, beren lursailean lanean baizik. Suhiltzaileak joan direnerako hilak zeuden biak.
Ezbeharra
Bi pertsona hil dira beren lursailean lanean ari zirela
Lubaki batean beharrean zirela harrapatu ditu ezbeharrak lursaileko jabea eta haren aitaginarreba. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako hilda zeuden bi beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu