OCDEk ez du sinesten Espainiako Gobernuak agindu duen ziklo aldaketan. Aurten antzeko jaitsierak espero dituzte biek, baina Luis De Guindos ministroak 2013rako %0,2ko hazkundea ikusten du, eta OCDEren kalkuluen arabera, berriz, %0,8ko jaitsiera izango da. Atzeraldiak bultzatuta langabezia tasak %25 gaindituko duela uste du, eta uste du, defizita murrizteko ahaleginak ahalegin, datorren urtean ez dela helburua beteko, gutxigatik bada ere (%0,3 gehiago).
Atzeraldia luzatzen bada ere, defizitari eusteko neurri gehiago eskatu dizkio OCDEk Raxoiren gobernuari. Horien artean BEZa igotzea eta ingurumen zergak handitzea aipatu ditu. Lan erreforman sakontzea ere eskatu dio, oraindik ere langile finkoen kaleratze ordaina handiegia iruditzen zaiolako.
Bi urteko atzeraldian egonda ere, zergak igotzeko proposatu diote Espainiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu