Caballito

Bi urteko greba bertan behera uztea erabaki du Caballitoko langileen batzarrak

Bi urteko greba luzearen ostean, enpresa zuzendaritzak egindako azken proposamena onartzea erabaki dute Caballitoko langileek, gaur, batzarrean. Beraz, akordioa sinatuta, greba amaitu egingo da. Gasteizko Aingeruen elizan bildu dira langileak. Istilutsua izan da asanblada. ELA da gehiengoa duen sindikatua, eta haiek akordioa sinatzearen alde azaldu dira. LAB berriz kontra dago, eta hango komiteko kideek ez dute parte hartu batzarrean. Lehen baino 77 langile gutxiago lanean hastea proposatu du zuzendaritzak. Hain zuzen ere puntu horrengatik dago LAB akordioaren kontra.

2005eko azaroaren 14a
19:17
Entzun
2003ko urriaren 30ean hasi zuten greba Caballitoko langilek. Negoizaketa eta borroka ugariko greba amaitu egingo da bi urte geroago, izan ere, enpresa zuzendaritzak egindako azken proposamena onartzea erabaki dute langilek, batzarrean bozketaz. Greban dauden 114 langiletatik82 proposamena onartzearen alde azaldu dira, eta 28 kontra. Lau lagun abstenitu egin dira.

Ostegunean sinatuko dute akordioa ofizialki, eta 35 eguneko epea izango dute langileek lanean hasteko. Enpresa zuzendaritzak lehen baino 77 langile gutxiago lanean hastea nahi du. Beraz, orain zortzi eguneko epea irekiko da, nahi duenak enpresa bere kabuz uzteko. 58 urtetik gorakoei, berriz, aurre jubilazioa hartzeko eskaitza egingo diete. Gero, lantegia utzi dutenen kopurua nahikoa dela uste badu zuzendaritzak, lanean hasiko dira greban diren langileak, eta bestela berriz, erregulazio espedientea aurkeztuko du zuzendaritzak. Langileekin 15 egunean erregulazioa ez badute adosten, arbitratzea hasiko litzake.

Puntu horrekin ez zegoen ados LAB sindikatua, eta ez dute asanbladan parte hartu. Afiliatuei erabakia pertsonalki hartzeko eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.