Enplegua

Bi urterako lana dute ontziolek

Ixtear zeuden kontratu batzuk geratu egin dira, petrolioaren merkatzearen eraginez.

Irudian, Murueta Ontziola. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2015eko otsailaren 12a
10:06
Entzun

Tax lease sistema berria indarrean jarri zenetik 11 kontratu eskuratu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziolek. Beste bi batu behar zaizkie horiei, Navalek lortutakoak, baina finantzaketa mekanismo hori gabe.

"Zalantza guztiak ez dira uxatu, egoera ekonomikoa konplexua delako, baina sektoreak erakutsi du lehiakorra dela, tax lease-arekin edo gabe", adierazi du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak. Iragarri du bi urterako lana dutela ontziolek.

Javier Lopez de Lacalle Euskadiko Itsas Foroko presidentearen esanetan, iazko negutik nabaritzen dute hobekuntza joera, kontratuetan gauzatu dena. Alabaina, beste kezka bat nabari da orain sektorean: petrolioaren merkatzea.

Gasa eta petrolioa garraiatzen duten ontzietan daude espezializatuta ontziolak. Ixtear zeuden halako ontziak egiteko hainbat kontratu. "Proiektuak ez dira bertan behera geratu, baina geldirik daude, petrolioaren merkatzeagatik. Zain gaude, ea upelaren prezioak zein joera hartzen duen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.