Eusko Jaurlaritzak EAEko Artisau Elikagaigintza Ekoizpenaren dekretua aldatu du bere legediak Europako Batasuneko salgaien zirkulazio librerako araudiarekin bat egiteko. Aldaketa horren bidez, bi zigilu bereizgarri sortu ditu, 'Baserriko Artisau Produktuak' eta 'Euskal Artisau Elikagaigintza', nekazari eta artisauek euren produktuen ezaugarriak adieraz ditzaten, antzeko produktuetatik bereiztuz.
Dekretuan adierazitako ezaugarriak betetzen dituzten eta Ekoizle Artisauen Erregistroan izena emanda duen ekoizle orok erabili ahal izango ditu zigiluok. Lehengai guztiek etxekoak izan beharko dute, eta produktuek etxean eraldatuak izan beharko dute, esaterako.
Modu horretara, Eusko Jaurlaritzak "konpromiso argia" erakutsi nahi izan du, "EAEko baserri txikien eta nekazarien ekoizpena defendatzeko"; artisau produktuak merkaturatzea "erraztuko" duela uste du Jaurlaritzak.