espainiako gobernuaren lan erreforma

Bidegabeko kaleratzeetan langileei 33 eguneko kalte-ordaina emango zaie

Kaleratze prozedurak erraztea, gazteak kontratatzeagatik laguntzak ematea eta denbora bateko kontratuak mugatzea dira Espainiako Gobernuak hartu dituen erabakietako batzuk. 

2012ko otsailaren 10a
16:08
Entzun

Espainiako Gobernuak onartu berri du hirugarren lan erreforma. Fatima Bañez lan ministroaren arabera, gazteak eta langabezian daudenak izan dituzte kontuan. Helburua "langabezia jarioa etetea, egonkortasuna bultzatzea eta enpresen malgutasunean sakontzea" da, Bañezen esanetan. 

Lan erreforma lege proiektu moduan tramitatuko dute. Bañezek enpresariak eta sindikatuak deitu ditu astelehenerako, lan erreformaren inguruko xehetasunak azaltzeko.

Espainiako Gobernuak hartutako neurriak: 

- Kontratu mugagabea duen langilea bidegabeki kaleratuz gero, 33 eguneko kalte-ordaina jasoko du lan egindako urte bakoitzeko, gehienez, 24 hilabetekoa. Lehen, 45 eguneko kalte-ordaina zen; hala, erreforma onartu aurreko kontratuek 45 eguneko kalte-ordaina izango dute.

- 50 langile baino gutxiagoko enpresentzat kontratu mugagabe berria sortu dute. 3.000 euroko hobaria izango dute 30 urte baino gutxiagoko lehen langilea kontratatzeagatik. 

- Enpresek hiru hilabetean jarraian diru sarreren jaitsiera nabarmena badute, langileak kaleratu ahal izango dituzte, kaleratze objektiboaren bitartez. Hau da, hogei eguneko kalte-ordainarekin lan egindako urte bakoitzeko.

- Bertan behera geldituko da behin-behineko kontratuak bi urtetik gora luzatu ahal izateko salbuespena.

- Lanera joaten ez diren langileak gehiago kontrolatuko dituzte. Mutualitateei buruzko lege batean ezarriko dituzte kontrolak. Hala, langabezian daudenak ”komunitatearen aldeko lanak” egitera behartu ahal izango dituzte.

- Langileek hezkuntzarako hogei ordu izango dituzte, enpresek ordainduta.

- Enpresa publikoetako zuzendariek ez dute kalte-ordainik jasoko aurretik administrazioaren parte baldin baziren.

- Finantza entitateetako zuzendariak diziplina espediente baten bidez kargugabetzen direnean, ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango. Gainera, zuzendarion kalte-ordainak mugatuko dira.
 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.