ekonomia

Bigarren erreskate plana gaur onartzea espero du Greziak

Evangelos Venizelos Finantza ministroak dio negoziazioak "azken momentura arte" jarraitzen duela; hala ere, "zalantza aldi luze bati" amaiera ematea espero du gaur.

2012ko otsailaren 20a
16:21
Entzun

Evangelos Venizelos Greziako Finantza ministroak esan du Greziak bigarren erreskate jasotzeko baldintzak bete dituela, eta gaur "zalantza aldi luze bat" amaituko dela espero du.

Venizelosen arabera, aldi horrek ez dio onurarik ekarri ez Greziako ekonomiari, ezta euroguneari ere. "Europak badaki garrantzitsua dela mezu argiak helaraztea, eztabaidatu ezin diren eta aplikagarriak diren erabakiekin, eta uneoro aldatzen ez diren arauekin".

Finantza ministroak jakinarazi du negoziazioak "azken momentura arte" jarraitzen duela, eta oraindik zintzilik daudela "arazo teknikoak".

 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.