Bihar bilduko du Lopezek elkarrizketa mahaia
GASTEIZ. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak deituta, bihar bilduko da lehen aldiz gobernuak, sindikatuak eta patronala elkartuko dituen elkarrizketa sozialeko mahaia. ELAk eta LABek iragarri dute ez dutela elkarrizketetan parte hartuko, patronalari beto eskubidea ematen diolakoan. Edonola ere, atea irekita edukiko dutela ziurtatu du Idoia Mendiak, Jaurlaritzako bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu