Biharamuna

Iker Aranburu.
2009ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Gau (edo goiz, arratsalde...) alai baten ondoren biharamuna garraztu ez dadin, pilula dute atzotik eskuragai Hego Euskal Herriko maitaleek. Oraingoz haren beharrik ez dute Alemanian Angela Merkelek eta Guido Westerwellek, bikote berriaren lehen gauaren biharamona goxo-goxoa izan baita, Frankfurteko burtsan behintzat. Inbertsiogileek, nola ez, bedeinkatu egin dute kontserbadoreen eta liberalen arteko maitasuna eta Dax indizeak izan zuen atzo eguneko goraldirik sendoena Europako burtsen artean, %2,78koa, Commerzbankek, Eonek eta Volkswagenek asko lagundu zioten, %4,6 irabazi baitzuten hiruek. Nafarroan, berriz, erabileraren poderioz hausten ari da UPNren eta CDNren arteko maitasuna, eta pilulen oso zaleak ez direnez, hango enpresek nahiko egun pattala izan dute: Baron de Leyk %0,84 galdu du eta %0,15 , berriz, Azkoyenek. Viscofanek %1,18 irabazi du, nahiko gutxi %2tik gorako igoerak oso arruntak izan ziren egun batean.



Abbot botikagile estatubatuarrak (%2,68) Solvay belgikarraren (%1,12) farmazia adarra erosi du, 4.500 euroren truke. Solvayk duela urtebete jarri zuen salgai, produktu kimikoetan eta plastikoetan kontzentratu nahi duelako.0



Kutxa. Standard & Poor's rating agentziak azterketa egin die Gipuzkoa Donostia Kutxaren maileguei, eta A+/A-1 kalifikazioa berretsi die. S&Pk nabarmendu du Kutxak «finantza soslai sendoa eta kalitateko kredituak» dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.