Bilbao-New York

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Eta gero, Tokiotik buelta Bilbora, Uriberen lan sarituan ez bezala. Eguzkiarekin esnatzen dira akzio azokak eta New Yorkek agintzen du Bilboko arratsaldearen eta Tokioko goizaren nolakoa. Kirmenen idatziak jasotako sariagatik baino, Intel eta JPMorganen irabaziek poztu eta piztu zituzten txerritxo ehiztariak atzo. Bolsas y Mercados, Arcelor Mittal eta, batez ere, erraldoietan erraldoi agertzen den Santander izan ziren, %4n pasako igoerekin, gure indizeak hegan bidali zituztenak. %2,26 irabazi zuen Ibex-35ek, 262 puntu, 11.900era gerturatzeraino. AEBetako txikizkarien salmentak ere espero baino gutxiago jaitsi zirenez, 3.032 milioiren salerosketak gorria ia ezabatu egin zuen ekranetatik. Repsol-YPF, Edurnezuri eta BBVA blue chip-ek ere %2na pasa irabazi zuten eta Abengoak %3,47. Banesto, Bankinter eta Sabadellek %1na pasa irabazi zuten, %2,74 Popularrek. Bankuek, beraz, bezperako zorrak kitatu zituzten.



Gas Natural. Gas Natural (-%0,35) izan zen atzoko jaian kantari agertu ez zen akzio bakanetakoa. Hala ere, batez beste zortzi urterako izango den 2.250 milioiren mailegua lotu berri du energia enpresak. Ordubete eskasean, eskatzen zuen dirua halako bost eskaini zioten Katalunian egoitza duen eta Fenosa bereganatu berri duen enpresari. Azken bi urtean 7.500 milioiren jaulkipenak egin ditu, berbarako, Iberdrolak (-%0,16) eta 1.000 milioi Repsol-YPFkek martxoan; kaudimen ona duen mailegu eskariak funts eskaintza ere topatzen duen erakusgarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.