Bilboko autobusez (Bilbobus) eta Bizkaiko zati handi batekoez (Bizkaibus) arduratzen den TCSAko enpresa batzordeak berriz ere grebara deitu ditu langileak. Ekainaren 20, 21 eta 22an egun osoko grebak egingo dituzte, eta ordu batzuetako lanuzteak, berriz, hil horretako astelehen, asteazken, eta ostiral guztietan.
Jose Antonio Fernandez enpresa batzordeko presidenteak gaur jakinarazi duenez, lan baldintzen negoziaketakaurrera ez egiteak, eta aldeen arteko bat ez etortzeak bultzatuta deitu dituzte mobilizazioak.
Maiatzeko astelehen eta ostiraletan lana uzteko deialdia dute Bilbobus eta Bizkaibuseko langileek, eta gaur ostirala izanik 07:30 eta 09:30 bitartean lanuzteak egin dituzte. Enpresa batzordearen arabera, jarraipena “erabatekoa” izan da. 18:00etarako eta 20:00etarako ere deituta daude.
Horrez gain, sindikatuek manifestazioak egiteko asmoa dute Bilbon maiatzaren 28an, eta ekainaren 4an.
Ekonomia
Bilbobus eta Bizkaibuseko langile batzordeak greba eta lanuzteak antolatu ditu ekainerako
Ekainaren 20, 21 eta 23an egun osoko greba egitera deitu ditu langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu