Bilboko egoitzatik beste 11 langile bota ditu Panda Securityk
Hilabete da urtea hasi zela, eta tarte horretan Panda Security informatikako segurtasun enpresak 35 langile kaleratu ditu Bilboko egoitzatik. Lehen 24 kaleratzeen berri astelehenean eman zuen jakitera enpresak; atzo, berriz, beste 11 kaleratuko dituela iragarri zuen. Baina Bilboko egoitza ez da enpresa horren barruan lanpostu murrizketak jasaten ari den bakarra, orotara 62 baitira urtea hasi zenetik munduan kaleratu dituen langileak. LABek deituta, gaur 14:45ean elkarretaratzea egingo dute kaleratzeen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu