Bilboko kasinoak hamaika langile kaleratu ditu
BILBO. Gran Casino Bilbaok hamaika langile kaleratu zituen urtarrilaren 17an. Guztira 140 ditu. ELAk salatu du kasinoak iaz 2010ean baino %19 bisita gehiago izan zituela, baina hala ere langileak kaleratu dituela arrazoi ekonomikoengatik. Sindikatuak dioenez, kasinoko arduradunek nahi dutenean aldatzen dizkiete lan baldintzak langileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu