Ekonomia

Bilboko lan arloko epaitegiak ebatzi du arte grafikoen hitzarmenak balioa duela hurrena sinatu arte

ELAk esan du ontzat jotzen duela sententzia.

Miren Garate.
2013ko urriaren 21a
14:41
Entzun

Uztailaren 5ean Bizkaiko Arte Grafikoetako Elkarteak idatzi bat aurkeztu zuen negoziazio mahaian, esanez, lan erreformaren eraginez, hitzarmenak balioa galduko zuela handik bi egunera, Espainiako Gobernuak lan erreforma onartu eta urtebetera alegia. Horren eraginez, handik aurrera lan harremanak Espainiako hitzarmenak arautuko zituela zioen. Uztailaren 7tik aurrera enpresek ere gauza bera jartzen zuen jakinarazteak igorri zizkien langileei.

Egoera ikusita, ELAk helegitea jarri zuen Bilboko lan arloko epaitegian, defendatuz beste bat sinatu arte aurreko lan hitzarmenak izan behar duela balioa. Epaileek arrazoia eman diote. "Sententzia hau oso positiboki baloratzen dugu, eta lanean jarraituko dugu, bai auzitegietan eta bai enpresetan, lan erreforma aplika ez dadin", esan du sindikatuak.

Bizkaiko arte grafikoen lan hitzarmena 2011ko abendutik dago berritu gabe. "Patronalak ez ditu langileen lan baldintzak hobetu nahi eta lan erreformaren eta negoziazio kolektiboaren erreformaren elementu berriak sartu nahi ditu hitzarmen berrian", salatu du ELAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.