Bilboko Metroko zuzendaritzak iragarri du auzitegira eramango duela enpresako lan gatazka, epaile batek erabaki dezan zuzendaritzak uztailean sindikatuekin egin zuen akordioa hautsi duen ez edo.
Enpresako batzordearekin bilera egin ondoren, Txema Oleaga metroko presidenteak aurreratu du "berehala" joko dutela auzitegira, konpainiaren lege zerbitzuak eskaera prestatu bezain pronto.
Horrekin batera, negoziatzeko prest agertu da Oleaga, sindikatuek lanuzteak bertan behera uzten badituzte. Sindikatuen jokaera "malgutasun gabea" dela salatu du presidenteak, eta herritarrak ez kaltetzeko eskatu die.
Sindikatuek iragarritako lanuzteak mantentzen dituzte; hurrengoa ostegunean egingo dute, 17:00etatik 21:00etara.