Bilboko metroko garbikuntzako grebako batzordeak Uni2 eta Garbialdi enpresekin akordioa lortu zuen atzo, eta hitzarmena greban zeuden langileek berretsi egin zuten batzarrean. Hamalau egun egin dituzte lanuztean.
Akordioaren arabera, sei mila euroko igoera izango dute beharginek: soldatak gaurko 14.487 eurotik 20.350era pasatuko dira 2011. urtean. Horretaz gain, garbikuntza azpikontratentzako hitzarmen propioa irekitzea lortu dute.
ELAk dioenez, "aurre-akordioa ona da, aldarrikapenak %100ean lortu ez arren". Bilboko metroko beste langileek irabazten duten bera lortzea zuten helburu. Igoera horrekin, %90era heldu direla dio ELAk. "2012an bereizkeria hori amaitzea lortuko dugula espero dugu".
Ekonomia
Bilboko metroko garbikuntzan akordioa lortu dute hamalau eguneko grebaren ostean
2011 bitartean langileek soldatan sei mila euroko igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu