Gabonetako ordainsaria

Bilboko Metroko langileek Gabonetako ordainsariaren zati bat berreskuratuko dute

Bilboko 5. epaitegi sozialak partzialki onartu du Euskadiko CCOO sindikatuak Bilboko Metroari jarritako helegitea, eta langileek iazko Gabonetako ordainsariaren zati bat kobratu ahal izango dute. 

Berria.info
2013ko maiatzaren 28a
18:56
Entzun

Sindikatuaren arabera, epai horrek atea zabaldu dezake EAEn langile publikoek Mariano Rajoyren gobernuak ordainsari hori ezabatzeko errege dekretua onartu aurretik sortu zuten Gabonetako ordainsaria berreskura dezaten. Euskadiko CCOO aztertzen ari da epailearen ebazpenari errekurtsoa jartzea, "helegitea bere osotasunean onar dezan eta iazko Gabonetako ordainsari osoa berreskura dezaten".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du gobernuak ez duela oztoporik jarriko epaia betetzeko. Izan ere, Bilboko Metroko administrazio kontseiluko kidea da Jaurlaritza. "Gobernua ebazpena betetzearen alde dago, eta babestu egingo du". Hala ere, Erkorekak gaineratu du epai horrek ez diela eragiten EAEko administrazio publikoko langieei, "erregimena eta jorratu beharreko bideak ezberdinak direlako". 

Espainiako Auzitegi Konstituzionalean dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako funtzionarien gabonetako ordainsariaren auzia. Auzitegiak joan den apirilaren 29an berretsi zuen gabonetako ordainsariaren ezabaketa, Eusko Jaurlaritzak ordainketa hori egin dezakeen edo Madrilgo dekretua bete beharra duen sakonagu aztertu bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.