Protestaldiarekin Jaurlaritzak bidera zezakeen laudorekin beraien desadostasuna agertu nahi izan dute, izan ere langileen bozeramailearen iritziz "Jaurlaritzak erabaki dezakeen konplimendu beharrezko edozein laudo negoziazio kolektiborako gure eskubidearen aurka doalako".Era berean langileek azaldu dutenez alderdi politiko berdinek arautzen dituzte jaurlaritza, ur partzuergoa eta EUDEl bera ere, hala beraien aburuz "epailea eta auziko alde bate berdina dira, honek ezinezkoa bihurtzen du arazo bide negoziatu baten bidez konpontzea".
Beraien agerpenean langileek ez dute kontsumo urarekiko alarmarik sortu izan nahi, baina Galindoko depuradora lan erditan dagoela azpimarratu dute eta Bilbo handiko uren %50 erriberara garbitu gabe iristen ari dela azpimarratu dute.
BILBOKO UR PARTZUERGOA
Bilboko ur partzuergoko azpikontrataturiko langileek kontzentrazioa egin dute Ajuria Enean
Bilboko ur partzuergoko berrogeita hamar bat langile azpikontratatuk Ajuria Enea aurrean konzentrazio bat egin dute gaur goizean. Beraien lan baldintzak langile finkoek dituztenarekin parekatu diezazkieten Partzuergoko 280 langile azpikontratatuek 117 egun daramatzate greban. Gaur egun Bilbo handiko ur zikinen %50 itasadarrera garbitu gabe iristen ari dela gogoratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu