GIPUZKOAKO AURREKONTUAK

Bilduk eta PSE-EEk akordioa lortu dute Gipuzkoako aurrekontuak onartzeko

Hondakinen arloan ezarritako zuzenketak bozkatzeko askatasuna utzi diote elkarri.

2012ko abenduaren 19a
19:10
Entzun

Gaur elkartu da Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun Batzordea, eta bertan bozkatuko dituzte 2013ko aurrekontuen proposamenari jarritako zuzenketa partzialak. Besteak beste, 7,6 milioi euro ekonomia eta enplegua sustatzera bideratzea adostu dute.

09:30ean hasi da batzordearen bilkura, eta hura hasi baino minutu batzuk lehenago erdietsi dute akordioa Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek. Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuaren esanetan, bederatzi zuzenketa adostu dituzte, eta gainontzekoak erretiratzea onartu du PSEk.

Hamazazpi milioi euro Gipuzkoako hondakinen kudeaketa planeko azpiegiturak egiteko erabiltzea proposatua zuten EAJk eta PPk, eta PSE-EEk jakinarazi du zuzenketa partzial hori babestu egingo duela. Bilduk eta PSE-EEk askatasuna eman diote elkarri arlo horretan iritzi diotena bozkatzeko, aurrekontuetako akordioak boz hori baldintzatu gabe.

Osoko zuzenketa bat aurkeztu zuen PSE-EEk, baina erretiratu egin zuen Bildurekin negoziatzen ari zenean. EAJk hondakinen alorrean aurkeztutako zuzenketak PSE-EEren eta Bilduren arteko negoziazioak "oztopatu" zituen, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, baina bi aldeek agertu zuten negoziazioekin jarraitzeko borondatea. Gaurko 09:30 arte zuten akordio bat lortzeko epea, eta hala egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.