Greba

Bilduko eta Aralarreko hautetsiek greba egingo dute

EH Bildu koalizioa osatzen duten alderdiek bat egin dute hilaren 26rako ELAk, LABek eta beste sindikatu batzuek egindako deialdiarekin. Gipuzkoako Aldundian edo hainbat udaletan ardurak dituztenek ere greba egingo dute.

Berria.info
2012ko irailaren 17a
16:12
Entzun

Iban Asenjok, Asun Fernandez de Garaialdek, Luis Maria Salgadok eta Idoia Ormazabalek Donostian azaldu dutenez, bat egin dute grebarekin, Espainiako Gobernuak onartutako murrizketek "ez dutelako ezer onik ekarriko, ez ekonomikoki ezta sozialki ere". Murrizketek "zuzen-zuzenean hondamendira garamatzatze", gaineratu dute.

Gainera, Bilduko eta Aralarreko hautetsiek salatu dute Madrilek neurriak "inposatu" egin dizkiela beste rakundeei, eta autonomia txikitzen ari dela horrela. "Euskal Herriko erakunde sare osoak autonomia eta finantzaketa gaitasuna galtzeko arriskuan" ikusten dute. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.