Euroaren eremuko ekonomia ministroek akordio bat egin dute etorkizunean finantza zailtasunak dituzten herrialdeak laguntzeko funtsari buruz. Guztira, 700.000 milioi euroko poltsa izango da, eta horretatik 500.000 milioi erabili ahal izango dituzte estatuek beren maileguei aurre egiteko. Gainontzekoa erreserba izango da, diru horrek AAA kalifikazioa izan dezan.
Europako Batasunak etzi eta etzidamu onartuko du ofizialki 2013. urtetik aurrera Europako Egonkortasun Mekanismoa sortzea. Greziari lehenik eta ondoren Irlandari ere laguntzeko eratutako behin-behineko erreskate funtsa ordezkatuko du orduan. 440.000 milioi ditu funts horrek ere, baina bilioi laurdena soilik dago erabilgarri.
Funts horren zati handiago bat erabiltzeko aukerak handitzen ari dira egunez egun. Batetik, Portugalek ezingo du luzaroan %7,5eko interesa pagatu bere zorraren truke, diru hori pagatzeko egin behar dituen gastu murrizketak oso bortitzak direla. Jose Socratesen gobernuak bihar eramango du laugarren doikuntza programa Legebiltzarrera, eta oposizioko SPDren sostengua lortu ezean, dimitituko duela iragarri du. Irlandan, berriz, gobernu berriak beste 35.000 milioi eskatu beharko dituela diote EBko iturriek.
Bilioi erdi euro izango ditu euro guneko kideak salbatzeko funtsak
Portugalen, gobernua kili-kolo jarri dute gastua gutxitzeko neurriek, eta, agian, bihar eroriko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu