KPI

Bizitzaren kostua %0,2 garestitu da 2015ean

Hego Euskal Herriko inflazioa -%0,27koa izan da aurreko urteko azken hilean, baina 2015a %0,2ko KPIarekin bukatu da.

xabier martin
2016ko urtarrilaren 15a
08:01
Entzun

Ikustekoa zen, urtearen zati handi batean inflazio negatiboak  agindu duenez, berera eramango zuela 2015. urtea, baina ez. Azkenean, askorik ez den arren, prezioak garestitu egin dira Hego Euskal Herrian: %0,2. Bi dezima horiek apenas diren gai prezioen eboluzioa laua izan dela esatea saihesteko.

Inflazioak ez du jarrera berdin-berdina izan, hala ere, lurralde guztietan. Prezioak gehien igo diren lurraldea Gipuzkoa da lau dezimarekin. Araban %0,3 igo dira, eta Bizkaian %0,2. Nafarroa da inflazio negatiboarekin bukatu duen bakarra, urte batetik bestera prezioak merkatu direla erakusten duen bakarra alegia. -%0,1 merkatu dira, izan ere, kasik ezer ez.

Alegia KPIaren zenbaki horiekin esan daitekeena da 2015ak kasik ez duela aldaketarik izan kontsumoaren salneurriei begira. Elikagaiak eta edariak (%2,3), tabakoa eta alkoholdun edariak (%1), botikak (%0,9), jatetxeak eta hoelak (%0,8), irakaskuntza (%0,6),  komukinazioak (%0,5) eta jantzi eta oinekoak (%0,3) igo dira 2015ean.

Merkatu direnen artean, berriz, etxebizitza eta garraioak —petrolio merkearen eragin garbia— daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.