Bizkaiak ongizate estatuaz hausnartzeko eskatu du
BILBO. Zerga politikaz eta ongizate estatuaren egoeraz hausnartu beharra dagoela uste du Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak, «denerako dirurik ez dagoelako». «Urte zailak ditugu aurretik, eta ez dakit horretaz jabetzen garen». Egungo ongizate parametroak ekonomia goraldian zen garaian ezarri zirela eta orain eutsi ezinak direla adierazi zuen Iruarrizagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu