Bizkaian %11 jaitsi dira etxe berrien salmentak
BILBO. Bizkaiko eraikitzaileek hondoa jota jarraitzen dute, Ascobi patronalaren esanetan. 2009an baino %22 etxebizitza gehiago saldu dira 2010ean, baina hazkunde hori bigarren eskukoen merkatutik etorri da, %50 hazi direlako salmentak. Berrien salmentak %11 jaitsi dira, nahiz eta %5,5 merkatu. Urtebetean 2.200 etxebizitza baino ez ei dituzte eraiki eta herri lanak %41 murriztu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu