Bizkaian, bazterketaren aurkako diru gehiago
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 euroan handitu du gizarte bazterketaren aurkako politiketarako gastua. Hasiera batean 737.000 eurokoa zen aurrekontua, baina apirilerako ia agortuta zegoenez, hilabete horretan beste 350.000 gehitu zizkion. Hilero 30 laguntza eskaera gehiago jasotzen ditu Aldundiak, baina atzo onartutako diruarekin nahikoa dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu