Ekonomia

Bizkaiko Aldundiak 2014an 200 enpresa sortzeko laguntza ematea aurreikusten du

Joan den urteko laguntzetatik ia bi milioi euro gehiagoko laguntza emango du aurten.

Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko urtarrilaren 15a
17:53
Entzun

Enpresa berriak sortzeko 13,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak 2014. urtean. Duela hiru urte abiatu zuen enpresa berriak sustatzeko 2012-2015 planaren barnean bildutako egitasmoa da, eta ildo horri eustea “ezinbestekoa” dela esan du Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak. Urte honetan egingo duen ekarpena joan den urtean baino handiagoa izango da, ia bi milioi euroko hazkundearekin, eta laguntza horiekin guztiekin 200 enpresa sortuko direla aurreikusi du aldundiak. Horietatik ehun enpresa berritzaileak lirateke, eta beste ehun enpresa sortzaile, digital eta sozialak izango direla uste dute. Enpresa berriak sortzeko gehienez proiektuaren %70 finantzatuko du aldundiak, 10.000 euroko mugarekin.

Urte honetarako emango dituzten laguntzak aurkeztearekin batera, Pradalesek iazko datuak ere eman ditu gaur goizean. Haren arabera, joan den urtean 167 enpresa sortzeko urratsak egin ziren. 83 enpresa abiatu egin ziren —600 lanpostu sortuz—, eta beste 84 proiektu onartu ziren —700 lanpostu sortuko lirateke—. Hau da, denera, joan den urtean emandako laguntzekin 1.339 lanpostu sortzeko laguntzak eman zituen aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.