KONTU PUBLIKOAK

Bizkaiko Aldundiak soldata izoztuko die bere langileei

Diputazioak «Madrilen sukurtsal huts bat» izatea onartu duela deitoratu du ELA sindikatuak

Berria.info
2013ko urriaren 8a
19:27
Entzun

Gogo txarrez egin badu ere, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du ez diela 2014an soldatarik  igoko bere langileei. Unai Rementeria bozeramaileak azaldu duenez, aldundiko zerbitzu juridikoei galdetu diete aukerarik ba ote zuten Espainiako Gobernuaren neurria  ez jarraitzeko, baina legea derrigorrez bete beharrekoa dela ziurtatu diete.

Aldundiaren menpeko langile publikoei soldata izoztea kritikatu du Rementeriak, «esfortzu bat baino gehiago egin dutelako krisi garai honetan eta hainbat urte daramatzatelako igoerarik gabe. Eusko Jaurlaritzaren moduan, 2014ko ekaineko eta abenduko aparteko bi lansariak urtarrilera eta uztailera aurreratuko ditu.

Aldundiaren azalpenak ez ditu ontzat hartu ELAk. «Espainiako  Gobernuaren erabakiekiko erabateko menpekotasuna» erakutsi du Bizkaiak, «Madrilen sukurtsal hutsa izatea». Sindikatuak gogorarazi dio Gipuzkoako Aldundiak bilatu zuela bide bat bere langileei sariak igotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.