Luze jo dute negoziazioek, baina ados jarri dira Bizkaiko ehunen merkataritzako sektorean. Hitzarmen kolektiboa sinatu dute ELA sindikatuak eta Bizkaidendak eta Cecobi patronalek, eta urte amaiera arte izango da indarrean. Hori bai, ultraaktibiitate mugagabea izango du. Hau da, ezingo da bertan behera utzi, beste hitzarmenen bat adostu arte. ELAk eta Bizkaidendak-ek duela bi urte sinatutako ituna du oinarri akordioak —Cecobik salaketa jarri zuen hitzarmen haren aurka, eta BIzkaiko gizarte arloko epaitegiak balioa kendu zion iazko apirilean—.
Erreformaren aurkako klausulak hitzartu dituzte patronalak eta sindikatuek. Horrez gain, soldaten igoerak ere adostu dituzte. Txandaka lan egiten dutenek, adibidez, orduko sei euroko gehiagarria kobratuko dute, 20:30etik aurrera dihardutenean. Beste hainbat neurri ere hitzartu dituzte; kontratua egiteko gutxieneko lanaldia asteko hogei ordukoa izango da edo langileek urtean lau larunbatetan jai hartu ahal izango dute.
ELAren esanetan, "aurrerapausoak" baino ez ditu jasotzen hitzarmenak.