Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak gaur eman dituzte argibideak datorren urteko aurrekontuaren inguruan. Aurtengoarekin alderatuta, %2,4 haziko da Bizkaiko aurrekontua; sailek, guztira, 1.172milioi euro izango dituzte eskuragarri. Horietatik %40 gizarte ekintzara bideratuko du aldundiak. "Eguneko 1,4 milioi inbertituko ditugu herritarrei arreta eskaintzera", zehaztu du Rementeriak.
Sailez sail erreparatuta, ia guztien aurrekontuak haziko dira. Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean soilik ez da izango hazkunderik. Sail bakoitzeko xehetasun gehiagoren berri, hala ere, azaroaren 4tik 10era emango dute. Diputatu bakoitzak prentsaurreko bana emango du aste horretan.