ekonomia

Bizkaiko Bulegoetako langileen %94k egin dute greba, sindikatuen arabera

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute 22.000 langileren baino gehiagoren hitzarmena berritzeko eskatzeko. Patronalari leporatu diote "aurrekaririk gabeko xantaia" egitea.

Bulegoetako langileen protesta, gaur, Bilbon. ARGAZKI PRESS
2013ko urriaren 30a
18:33
Entzun

"Erabateko arrakasta" izan du sindikatuek egindako grebarako deialdiak. "Negoziazioa orain" eskatu dute 22.000 langileetatik gehienek lanuztearekin, eta manifestazioa egin dute beren eskubideen alde Arriaga antzokitik Jaurlaritzaren egoitzaraino. Cebek patronalari leporatu diote "blokeo jarrera" izatea.

Soldatak jaistea, lanegunak larunbatetara eta igandetara luzatzea eta antzinatasuna gutxitzea dira, sindikatuek salatu dutenez, patronalak hartu nahi dituen neurrietako batzuk, baina ez dutela lortuko erakusteko deitu dute sektoreko lehen grebara gaurko: "Ez gaude prest XXI. mendeko esklabuak bilakatzeko", Manu Cejudo ELAko ordezkariaren arabera.

Lan HItzarmena amaitzeko 46 egun geratzen zaizkie, eta amaitzerakoan, Espainiako Estatukoa ere bukatuko da. Beraz, Langileen Estatutua soilik izango lukete babes. "Langileen Estatutua gutxiengoen bilduma da, eta hamarkadetako borrokei esker izandako lorpenak galduko genituzte", sindikatuek kritikatzen dutenez. Sindikatuon indarrik gabe, patronalak neurriak noiz eta nola hartuko dituen jakiterik ez dutela izango-eta kezkatuta daude.

Hackerrak 'El Correo'-n

Anonymous hackerrak El Correo egunkariaren webgunea blokeatu du, Bizkaiko Bulegoetako langileen borrokari elkartasuna adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.