Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga bilketa jaitsi egin da
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren zerga bilketa %2,2 jaitsi da iraila bitarte, iazko epe berarekin alderatuta. Zuzeneko zergekin %0,4 gehiago bildu dute, baina zeharkakoekin, %8,5 gutxiago. Gipuzkoan ere behera egin du zerga bilketak iraila bitarte: %2,1, hain zuzen. Zuzeneko zergen bidez, %4,5 gehiago jaso du aldundiak; zeharkako zergen bilketak, berriz, %13,7 egin du behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu