Azti Tecnalia zentro teknologikoak eginiko ikerketaren arabera, Bizkaiko Golkoko antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da. Datua "oso pozgarria" dela esan du Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuak. Kontuan izan behar da 2004 eta 2009a bitartean Europako Batzordeak antxoa harrapatzea debekatu zuela, espeziea galtzorian zegoelako. Aurten, ordea, ikerketaren datuei esker, arrantzaleek 2013ko ekainera arte, 20.000 eta 23.000 antxoa tona inguru arrantzatzeko aukera izango dutela jakin da.
2011ko antxoen biomasa 100.000 tonakoa izan zen. Jaitsierari garrantzia kendu dio Azkuek, "antxoa arrain gorabeheratsua" delako.
Dagoeneko urte honetan, 6.660 tona arrantzatu dituzte eta horien salmentak 14.585.000 euroko diru irabaziak eragin ditu. Azkuek jakinarazi du Kantauri itsasoko antxoa marka gisa har dezaten lanean ari direla.