Nekazaritza

Bizkaiko hamazazpi etxaldetan ‘mihi urdin’ kasuak baieztatu dituzte

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, hogei abelburuk dute ‘mihi urdina’. Gaixo dauden animaliak jasotzen ari diren tratamenduaren bidez lau edo bost egunetan osatuko direla adierazi dute iturri ofizialek.

2008ko abuztuaren 22a
18:55
Entzun
Bizkaiko hamazapi etxaldetan ‘mihi urdina’ duten hamazazpi abelburu daudela eman du jakitera gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaixotutako animali gehienak bizkaiako ibaien erriberetan dauden baserrietakoak dira. Ondorioz, abelburuen txertaketak areagotu egin dituzte, eta iraila edo urrirako amaituta egotea aurreikusi du aldundiak.

Hala ere, datozen egunetan, abelburu gehiagoren laginak bidaliko dira laborategietara. Iturri ofizialen arabera, posible da gehienbat behi eta ardiei eragiten dien gaixotasunaren kasu gehiago agertzea.

‘Mihi urdina’ ez da gaitz kutsagarria. Gehienbat etxaberei eragiten die. Gizakiari ez dio eraginik egiten, ez baita elikadura katearen bidez garraiatzen. Beraz, animalien osasunari solik eragiten dion gaixotasuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.