ekonomia

Bizkaiko kamioi gidariek Supersur boikotatuko dute, "gehiegizko bidesariengatik"

Bilboko hegoaldeko saihesbide berria erabiltzeagatik hilean 800 euroko kostua luketela adierazi dute. Txorierrin ibiliko dira alternatiba bezala.

2011ko irailaren 13a
13:31
Entzun

Bizkaiko kamioi gidariek kalkulu bat atera dute: Supersur Bilboko hegoaldeko saihesbide berria erabiltzeagatik bakoitzak hilean 800en bat euro. Eta "gehiegizko bidesaria" dela iritzita, errepidea ez erabiltzea erabaki dute, gaur jakinarazi dutenez. "Boikotatu" egingo dute, eta alternatiba gisa Txorierrin ibiliko dira. Bizkaiko Foru Aldundiak "ezarritako" bidesaria da, haien ustez, eta ez dute baztertu geldialdiak egitea.

Amaia Martinez (Sintrabi), Jon Mikel Abellanal (EGAS) eta Enrique Perez (Atsetravi) agertu dira gaur prentsaurrekoan kamioi gidarien jarrera agertzeko, Bilbon. "Arloko gehiengo handi-handia" ordezkatu dute.

Supersurreko bidesariak "merkeagoak" izan beharko liratekeela esan dute, eta deskontuak izan beharko lituzketela saihesbidea gehien erabiltzen dutenek. "Beste autobide batzuetan prezioa kilometroko 15 edo 20 zentimokoa da, eta hemen, euro batekoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.