ZERGA IRUZURRA

Bizkaiko Ogasunak milioi bat euroko iruzurra aurkitu du etxetresna elektrikoen sareko salmentan

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu du hiru enpresak BEZean iruzurra egin dutela, eta salaketa jarri die lau delitu leporatuta.

Osasun langile bat, Janssenen txertoaren dosi batekin. ETIENNE LAURENT / EFE
Jon Fernandez.
2014ko azaroaren 4a
09:36
Entzun

Iruzur poltsa handia aurkitu du Bizkaiko Foru Ogasunak etxetresna elektrikoen Internet bidezko erosketaren inguruan. Hiru enpresari milioi bat eurotik gorako erregularizazioa egin dietela jakinarazi du diputazioak, eta fiskaltzaren aurrean salatu dituela lau delitu leporatuta. Aldundiko ikuskatzaileen ikerketen ondorioz lortu dute iruzurra harrapatzea eta milioi bat euro erregularizatzea. 

Hiru enpresa iruzurgileek erabilitako metodoak azaldu ditu Bizkaiko Diputazioak. "Aurkitu diren hiru kasuetako batean, baldarrenean, enpresaburuak ez zuen BEZ aitorpenik aurkezten. Beste bi kasuetan, etxetresna elektrikoak Bizkaiko bezeroei saldu beharrean Europako Batasuneko beste herrialde batzuetara bidaltzearen itxurak egiten ziren, salmenta horretan ez baitzaio BEZik ordainarazi behar Europako Batasuneko bezeroari". 

Internet bidezko erosketen gorakadaren ondorioz iruzur mota berri bat sortu dela ohartarazi dute aldundiko arduradunek. "Bezeroek produktuak ikus ditzakete webgunean, nahi dutena aukeratu eta eskaria egin ahal diote sistema horren bitartez bere burua iragartzen duen enpresari. Enpresa iruzurgileak, berriz, Europako Batasuneko bere hornitzaileari erosten dio produktua, eta bezeroari ematen dio eskaria egin eta handik egun gutxira". Baina hiru konpainia horiek —aldundiak ez du izenik eman— ez dute pagatu beharreko BEZa ordaindu. Bizkaiko enpresek ez diote BEZa pagatu behar EBko hornitzaileari, Bizkaiko Ogasunari baizik, produktua azken bezeroari saltzen dionean. HIru konpainia horiek ez dute ordainketa hori egin.

Bidegabeko lehia

Bizkaiko Ogasunak salatu du iruzur horren bidez beste operadore batzuek baino prezio askoz merkeagoak eskain zitzaketela enpresa horiek. "Zerga betebeharrak betetzen dituzten gainerako etxetresna saltzaileekin bidegabeko lehian aritzen ziren".

Aipatutako hiru enpresa iruzurgileek denbora laburrean fakturazio kopuru handiak lortu dituztela azaldu du aldundiak: urtean bi milioi eurotik gorakoak.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.