Bizkartzainak ordaintzeko partida %56 jaitsiko da, eta gehiago ere izan liteke

2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Aspaldiko partez, segurtasunari zuzendutako diru kopurua jaisteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Bizkartzain zerbitzuak ordaintzeko partida, esaterako, %56 txikituko dela iragarri zuen Carlos Agirre Ekonomia sailburuak. Aurten 88,3 milioi izan dira, eta, murrizketa gauzatzen bada, ia 50 milioi gutxiago izango izango dira 2012an. Haatik, murrizketa are zabalagoa izatea posible da, ETAk jarduera armatua behin betiko gelditzeko iragarpenaren aurretik egindako kalkulua izan delako. «Egoerari buruz adituek egindako txostenetan oinarritu da aurreikuspena, Barne Ministerioarekin elkarlanean. Noski, datozen asteetan berrikusteko aukera legoke, jakina denez baldintzak aldatu direlako», zehaztu zuen Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak. Desio bat ere bota zuen Agirrek: «Nahiago nuke ezer gastatu beharko ez bagenu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.