Blindajea eskatuko du LABek udal eta diputazioetako negoziazioetan

Hitzartzen dena beteko den bermeak nahi ditu sindikatuak, 2010ean erakundeek ez zutelako sinatutakoa errespetatu

Miren Garate.
Donostia
2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Udal eta diputazioetako lan hitzarmenetan adosten dena beteko den bermeak nahi ditu LABek. Espainiako Gobernuak negoziazo kolektiboko edukiak ezabatu nahi dituela dio sindikatuak. 2010ean PSOEk soldatak %5 jaisteko dekretua onartu zuela gogoratu du, eta 2011ekoak izoztu egin zituela. Halaber, PPk aurtenlan eskaintza publikorik ez egitea, langileak ez ordezkatzea eta erostekoa ahalmena gutxitzea erabaki duela azaldu du, horiek ere dekretuz. Horren aurka ezin dela «ohiko planteamentu bat» egin uste du sindikatuak, eta negoziazio markoa blindatzeko eskatuko du.

Udalhitz akordioa agortuta dago 2010eko abendutik; akordio horrek arautzen ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako langileen baldintzak. Iazko martxoan porrot egin zuten negoziazioek, eta ordutik ez dira bildu Eudel eta sindikatuak. Nafarroako udal nagusietako itunak ere epez pasatuta daude; Iruñekoa, adibidez, 2004tik. Diputazioei dagokienez, aurten hasi behar dute negoziazioek. Gipuzkoan eta Araban osatzeko daude mahaiak. Bizkaiko Foru Aldundiak planteatutakoa, berriz, gogor gaitzetsi du sindikatuak. Besteak beste, soldatak izoztea, ordezkapenak %30 murriztea eta pribatizazioak %7,5 handitzea proposatu du.

LABek bost eskaera egingo ditu negoziazio mahaietan: zerbitzuen garapenerako planak zehazteko, pribatizazioak mugatzeko, zerbitzuak publifikatzeko apustua egiteko, enplegu publikoa sortzeko, lan baldintzak hobetzeko eta hizkuntzaren normalizazio prozesuari laguntzeko eta genero arteko bereizketa bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.