Boschek eta sindikatuek hitzartutako akordioa onartu dute langileek

Erredakzioa
IRUÑEA
2005eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Bosch multinazional alemaniarrak eta sindikatuek hitzartutako akordioa onartu egin dute Nafarroako langileek. Lantegian aritzen diren 147 langileetatik 76k zuzendaritzak aurreikusi dituen 108 kaleratzeak onartu dituzte.

Iruñeko lantokian galdeketa joan den astean egin zuten baina atzo arte ez ziren botoak zenbatu, multinazionalak Katalunian duen beste lantokian egin beharreko galdeketan eraginik ez izateko. Katalunian atzo egin zen itaunketa. Nafarroako enpresan 147 behargin daude eta 116k eman zuten botoa. Horietatik 76k aldeko botoa eman zuten (%66), 28k aurkakoa eta 11k txuri botatu zuten. UGTren irudiko beharginek lan batzordeak egindako proposamena onartu du lantegiak bizi duen egoeratik ateratzeko aukera hoberena delako. UGT eta CCOO sindikatueketa Bosch multinazionalak 327 langile soberan daudela hitzartu dute. Aurre-erretiroekin eta borondatezko bajekin kaleratu kopurua 273ra jaitsiko dela diote. Kopuru horretatik 108 Iruñeko lantegian aritzen diren langileak dira.

Kaleratzeak zatika eginen dira eta azkenekoak 2008. urtean egingo dira. Beste langileentzat aukera ezberdinak daude. 50 urte baino gutxiago dituzten langile finkoei lan egindako urte bakoitzeko 60 eguneko soldata eskainiko zaie, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.