Sutea izan da bart Cascanteko (Nafarroa) enpresa batean, eta horren ondorioz bost langile ospitaleratu behar izan dituzte Tuteran. Foruzaingoak jakinarazi duenez 02:30ean piztu da sua, pintura makina batean.
Une horretan lanean ari ziren langile guztiek atera behar izan dute lantegitik. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, ordea, ospitalean egon arren, langileak ez daude larri. Tuterako suhiltzaleek itzaldu dute sua.
SUTEA
Bost langile ospitaleratu dituzte, Cascanten lantegi batean izan den sutearen ondorioz
Pintura makina batean piztu da sua, baina zaurituak ez daudela larri jakinarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu