Botika generikoen bidez aurreztu nahi dute

2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
2012ko Gizarte Segurantzaren aurrekontuari begira, gaixotasun asegurua kudeatzen duen kutxak 2.200 milioi aurrezteko hainbat neurri proposatu dizkio Frantziako Gobernuari. Hauteskundeak gertu izanik, herritarren patrikari beharrean, botikagileen kontuei kalte egingo lieketen proposamenak egin ditu. Zehazki, eskatu du Europako gainontzeko herrialdeetan baino garestiago diren botiketan generikoak produktu originalak baino %70 merkeago izatea—orain, batez beste, %55 merkeago dira—. Erietxeetara zuzenean igortzen dituzten botikak eta protesi batzuk ere merkatzeko eskatu dute. Izan ere, duela hamabost urteko prezioak kobratzen dizkiete, eta benetako kostua geroxeago gaixotasun aseguruak bere gain hartzeak ehun milioi euroko kostua du. Bestalde, trafiko istripuak eragin duenak bere gain hartu behar ditu osasun gastuak, baina uneotan 300 milioi zor dizkiete kutxari, ordainketak asko atzeratzen direlako. Ordainketa epeak laburtu nahi ditu. Ebakuntza arinetarako «zentro autonomoak» ere proposatu ditu, erietxeen eta osasun zentro arrunten artekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.