Petrolioaren garestitzea

Brent upelak 50 dolarreko marka gainditu du Londresko merkatuan

Ipar Itsasoko petrolioaren Brent upelaren prezioak orain arteko garestitze marka guztiak hautsi ditu 50 dolarretara iritsi baita. Lehenagoko petrolio eskaintza murritzaren beldurrari Nigeriako greba deialdiak sortutako kezka erantsi zaio, eta adituen ustez, horren ondorio da petrolioaren prezioaren igoera.

2004ko urriaren 11
17:30
Entzun
Nigeria Afrikako petrolio esportatzaile nagusia da eta munduko seigarrena. Herrialde hartako sindikatuek eta gizarte mugimenduek lau eguneko lanuztea deitu dute Gobernuak bultzatu duen erregaien igoeraren kontra protestatzeko. Greba deialdi horren eragina nabarmena izan da Londresko merkatuan.

AEBetan, berriz, sweet light petrolio upelaren prezioa zertxobait jaitsi da, baina, era berean, salmenta elektronikoetan marka berria ezarri du, upeleko 53,63 dolarrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.