petrolioa

Brent upelak marka berria ezarri du upel bakoitzeko 68 dolarretik gorako balioa lortuz

Brent petrolio upela, Europan errefentzia gisa erabiltzen dena, upeleko 68 dolarretiko gorako prezioa izatera iritsi da Londresko merkatuaren irekieran. 'Katrina' zirimolak Mexikoko Golkoko petrolio ekoizle nagusienak kaltetu ditu. Zirimolak eragindako kezkak urre beltzaren kotizazioa igo du.

2005eko abuztuaren 30a
18:10
Entzun
Mexikoko Golkoan dauden petrolio findegiek AEBetara sartzen den gas eta petrolioaren laurdena ekoizten dute. AEBetako adituak kezkatuta daude 'Katrina' zirimolak eragindako kalteengatik petrolio upelen galera jasango dutelako, eta are gehiago, gertakari meteorologikoak sortutako kalteek AEBetako findegien lana murriztu dezaketelako.

AEBetako petrolio upelaren prezioa ere nabarmen igo da

Petrolio upelak igoera handia jasan du gaur New Yorken; 3,35 dolar gorago kokatu da upelaren kotizazioa, eta 70,90 dolarreko prezioa dauka. Igoera honen atzean 'Katrina' zirimolak eragin dituen kalteek sortutako kezka dago.

AEBetako erreferentzia den Texasko petrolio upelak ere marka berria ezarri zuen atzo; 79,8 dolarreko prezioa izatera iritsi zen upeleko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.