Bridgestonek lan ituna okertu nahi duela dio ELAk
BILBO. Bridgestonek erregulazioa langileen lan baldintzak okertzeko helburuarekin aurkeztu duela adierazi du ELAk. Basauriko lantegiko 1.200 beharginei kontratuak 15 egun eteteko eskaera egin du multinazionalak, eskarian «sekulako jaitsiera» izan duela argudiatuta. ELAren irudiko, lan itunaren negoziazioak baldintzatzea da enpresaren asmoa, lan baldintzak okertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu