BRUSELA. Azken saioa diru laguntzei eusteko

2008ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Nekazaritza Politika Bateratuan berrazterketa egiteko saioa hasi zuten bart Europako Batasuneko Nekazaritza ministroek. Nekazariek zuzenean jasoko duten diruaren murrizketaren zenbatekoa zegoen jokoan, baita zenbait produkturen gaineko kuotak ere. Ustekaberik izan ezean, tabakoaren ekoizpena 2010an laguntzen uztea berretsi behar zuten ministroek. Neurri horren aurka ia hamar mila tabako ekoizle bildu ziren EBren egoitzaren aurrean, espainiarrak eta italiarrak batik bat. Europako Parlamentuak goizean onartu zuen 2012ra arte diru laguntzak ematen dituen proposamena, baina Europako Batzordeak ez zuen amore emateko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.