Enpresak

Bruselak dio legezkoak direla Kantabriak enpresak erakartzeko emandako pizgarriak

Besteak beste Tubacexek eskuratu zituen, eta lantegi bat ari da egiten han.

Miren Garate.
2014ko urriaren 24a
15:26
Entzun

Bost urtean lurra debalde, lurraren gaineko eskubidea 50 urtean, lehen 15 urteetan lurra erosteko aukera eta inbertsioa %70 arte finantzatzeko aukera Santander Bankuarekin; trukean, gutxieneko iraupen, inbertsio eta enplegu baldintza batzuk bete behar. Erraztasun horiek jarri zituen mahai gainean Kantabriako Gobernuak enpresak erakartzeko asmoz, Sodercan elkarte publikoaren bidez. Arabako Tubacex izan zen aukera baliatu zutenetako bat, eta jada amaitzear du lantegi berria.

Pizgarri horiek salatu zituen Bizkaiko Diputazioak Europako Batzordean. Galdetu zuen lurra debalde eskaintzea ez al den leia desleiala. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak esan zuen estatuaren laguntza publikotzat har zitezkeela, eta halakoak legez kanpokoak direla. Baina Bruselak ebatzi du ezetz. Ignacio Diego Kantabriako presidenteak iragarri du aurrerantzean halako promozioak indartu egingo dituela.

Diegok "eskerrak" eman dizkio Bizkaiko Diputazoari, "doako publizatea" egiteagatik "bai Espainia bai nazioarte mailan". "Euskal enpresei dei egiten diet, bereziki Bizkaikoei, etor daitezela Kantabriak eskaintzen dizkien aukerak ikustera, orain gainera berme juridiko guztiak dituzten ziurtasunerekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.