Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek 1990eko hamarkadan enpresa berriei emandako opor fiskalen auzia ez da oraindik amaitu. Europako Batzordeak Espainiako Gobernua zigortzeko eskatuko du, haren iritziz, diputazioek ez dutelako itzuli laguntzetan emandako diru guztia. Batzordeak datozen asteetan egingo dio zigor eskaera Europako Justizia Auzitegiari. Zigorra, isuna, Espainiarentzat izango litzateke, baina berez diputazioei dagokie ordaintzea.
Europako Justizia Auzitegiak 2006an erabaki zuen laguntzak ez zetozela bat Europako legediarekin. Diputazioentzat auzia itxita dago, diru guztia itzuli dutelako.
Bruselak isuna jarri nahi dio Espainiari, diputazioen opor fiskalengatik
Europako Batzordeak uste du diputazioek ez dituztela itzuli enpresei emandako laguntza guztiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu