ONTZIOLAK

Bruselaren erabakiaren kontra protesta egitera deitu dute gaurko ontzioletako langileek

Sestaoko Kaskoan elkartuko dira, 20:00etan. Joaquin Almuniak azaldu zuen sektorearen bideragarritasuna "berrikuntzarako gaitasunak" baldintzatuta dagoela, eta hori esatea "ironia" handi bat dela esan du Arantza Tapiak. Irudi bilduma: Navaleko langileak, itxialdia egin eta zigorren berri izan ondoren.

berria.info
2013ko uztailaren 18a
12:58
Entzun

Sindikatuek kontzentrazio "jendetsu" bat egiteko deia zabaldu dute gaurko, Sestaoko Kasko plazan, 20:00etan. Atzo, Europako Batzordeak Espainiari agindu zion inbertitzaileei ordainarazteko 2007tik 2011ra bitartean tax lease sistemaren bidez ordaindu ez zituzten zergak, eta erabaki horren kontra egingo dute protesta.

Ontziolak defendatu nahi duten herritar guztiak bildu nahi dituzte. Heriotza geldoa geldiarazten saiatu nahi dute oraindik ere.

Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak eman zituen erabakiaren inguruko azalpenak, eta adierazpen horiek kritikatu ditu Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasun sailburuak. Esan du haren azalpen horiek "ironia handi bat" direla edo agerian uzten dutela "sektoreaz duen ezjakintasuna".

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Tapia. Aitortu du ez zuela Europako Batzordearen erabakia espero, uste baitu badagoela nahikoa "argudio juridiko" erabakia bestelakoa izateko. Hala ere, gaineratu du jabetzen dela "Europako Batasunak nolabaiteko zigorra" jarri behar ziola Espainiako Estatuari.

Almunia, "minduta"

"Lotsa" eta "mina" sentitu du Almuniak, ikusita langileen "beldurrarekin nola jolastu" den tax lease-ari buruzko erabakiaren inguruan. "Mintzen nau ikusteak nola jolasten den dirurik itzuli beharko ez duten pertsonen beldurrarekin. Lotsa sentitu dut ikusita nola kudeatu den beldur hori", adierazi du.

Ser irrati katean egin diote elkarrizketa, eta bertan esan du "neurri pentsaezinetaraino puztu" dituztela erabakiak izango dituen ondorioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.