Bruselaren 'gomendioak'

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Espainia: erretiro adina 67 urtera lehenbailehen atzeratzeko eskatu dio; BEZ balio erantsiaren zerga igotzeko; hasitako lan merkatuaren erreforma bukatzeko; gazteen langabezia tasa murrizteko neurriak hartzeko; autonomia erkidegoen gastuaren gaineko kontrola muturreraino eramateko; finantza erakundeen kontuak garbitzeko erreforma sakon bat egiteko...

Frantzia: 2013an %3ko defizit helburua betetzeko modua baduela, bainahori bermatzeko gastua kontrolatzeko neurri sorta bat lehenbailehen hartzea ondo etorriko litzaiokeela uste du Bruselak.

Italia. Orain arte hartu dituen neurriak txalotu egin ditu Bruselak, defizitaren helburua espero baino urtebete lehenago betetzea ahalbidetuko diotelako. Hasitako erreformekin jarraitzeko eta zerga iruzurrari aurre egiteko eskatu dio.

Alemania. Finantza sistemaren ahuleziak nabarmendu ditu; erakundeen negozio eredua aztertzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.