Bruselaren proposamena

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
BANKUEN ERRESKATEAK

Salbamendua, bankuen esku. Europako Batzordearen printzipio nagusia da bankuek eta ez estatuek salbatu behar dituztela finantza erakundeak.

Konponketa funtsak. Bruselaren asmoa zen EB osorako bankuen berregituraketarako funts bat sortzea, baina ikusita Alemaniak etabeste batzuek ez dutela halakorik onartzen, proposatu du kide bakoitzak funts propio bat eratzea. 2015rako nahi ditu indarrean. Hori bai, elkarri dirua uzteko aukera izango dute funts horiek eta bat-egiteko atea zabalik dute.

Funtsen osaketa.2015rako nahi ditu indarrean. Finantza erakundeek beraiek jarri beharko dute dirua, beren gordailuen %1 hamar urtean.

Funtsen funtzioa.Bankuei eta beste finantza erakundeeidirua utziko diete beren berregituraketa edo desegitea finantzatzeko, baina ez, ordea, porrotetik salbatzeko.

BERREGITURAKETA

Bail-in printzipioa. Orain arte bankuak kanpotik erreskatatu dituzte, kasu gehienetan zergadunen diruarekin. Horrek ingelesez bail-out izena du. Bruselak bail-in kontzeptua ezarri nahi du, hau da, norberak bere burua salbatzea.

Galeren hierarkia. Bankuek ezin badituzte ordainketei aurre egin, beren pasiboetatik ateratako diruarekin egin beharko dute. Galera horien hierarkia finkatuta dago: lehenik, akzionistek galduko dute dirua bueltan jasotzeko eskubidea, gero menpeko zorra dutenek eta azkenik lehentasunezko zorra dutenek. Gordailuak edo bezeroen beste diruak, ordea, ezingo dira ikutu. 2018rako nahi du indarrean.

Errekuperazio planak. Bankuek planak prest izan beharko dituzte beren diru kontuak okertzen badira bizkor erantzuteko. Plan horietan zehaztuko dira zein neurri hartuko diren arazo bakoitzari aurre egiteko. Estatuen edo haien barruko egiturek, berriz, Konponketa planak egin beharko dituzte, larri dabiltzan bankuetan nola esku hartuko duten finkatzeko.

EPEKAKO KONTROL AURREIKUSPENA

Lehen epea. Lehen epe batean, agintari publikoek uste badute banku batek ez duela kapital nahikorik edo krisi bati gaizki erantzun diola, berregituratzeko agindu ahal izango diote.

Bigarrena. Bigarren epe batean, berreskuratze planeko edozein puntu indarrean jartzeko agindu ahal izango diote. Akziodunen batzarra antolatu ahal izango du larrialdiko erabakiak hartzeko eta buruzagitza kendu ahal izango dute eta berria jarri.

Hirugarrena. Bankua porrotera badoa eta Estatuak uste badu ez dela komenigarria, finantza erakundearen kontrola hartu ahal izango du. Horretarako zenbait tresna izango ditu: filialen salmenta, banku txarren edo zubi-bankuen sorrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.